XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musikarien txokoan

Oraingoan ere ez dugu gauza handirik behar.

Plastikozko bi ontzitxo.

Nylonezko haria.

Makilatxo luze bat, ertzean erreten zirkularra daramala.

Nola egin? Hor dago koxka.

Aurretik ongi berotutako orratza erabiliz ontziaren azpialdea erdi-erditik zulatu, bertatik nylonezko haria pasatu eta barnealdetik korapilo sendo bat egin.

Hariaren beste muturra makilaren puntan lotu, erreten zirkularra egin diogun leku berean, jira-biraka libreki mugi dadin, kirtenean zehar korapila ez dadin.

Musika nola sortu?

Makila eskuetan dugula helize gisan ontzia jira eta bira martxan jarri airean.

Igurtziak sortarazten du soinua, eta ontziak handitu egiten du makilan zehar sortu den bibrazioa.

Musika-tresna zaharra da gure delako TIRUN-TAIRUN atsegina, ihauteri jaietan asko eta asko erabilia.

ZULOA / ORRATZA / ALDE IREKIA / NYLONEZKO ARIA / ERRETENA